9 Bekatuaz trufatzen da çoroa; eta prestuen artean egonen da gracia.
10 Bihotzac daqui bere arimaco uherdura; haren bozcarioan ere ez da sarthuco arrotza.
11 Xahutuac içanen dira gaixtaguinen etcheac; aldiz, prestuen olhac gorituco dira.
12 Bada bidea guiçonari çucena iduritzen çaioena; haren buruac ordean, heriotzera darama.
13 Irria atsecabez nahastecatzen da, eta deithoreac harcen du bozcarioaren azquen burua.
14 Çoroa bere bideez aseco da, eta hura baino hobequi guiçon ona.
15 Gaiçoac sinhesten du edocein solas; xothilac beguiratzen diete bere urhats guciei. Deus onic ez da içanen haur amarrutsuarençat; bainan cerbitzari çuhurrari ongui atheraco çaizco eguiten dituen guciac, eta çucen goanen da bere bidean.