1 Eztiqui ihardesteac samurra hausten du; hitz gogorrac sulia jauçarazten.
2 Çuhurren mihiac aphaincen du jaquintasuna; erguelen ahoan iraquitzen hari da çoroqueria.
3 Jaunaren beguiac leku gucietan beguira daude onei eta gaixtoei.
4 Baquezco mihia bicitzeco çuhaitza da; bainan neurriric ez duena, gogo lehergarri da.
5 Çoroa trufatzen da bere aitaren cridançamenduaz; aldiz, erançuquiac beguiratzen dituena çuhurragoturen da. Çucentasun nasaian da indarric handiena; bainan gaixtaguinen gogoetac errotic atheratuac içanen dira.
6 Indar handia da prestuaren etchean; eta nahasmendua gaixtaguinaren eguincarietan.
7 Çuhurren ezpainec jaquitatea erainen dute; bercelacoa içanen da çoroen bihotza.