10 Irakasmen tzarra, bicitzeco bidea uzten duenarençat da; cridança higüin duena hilen da.
11 Ifernua eta galpena aguerian daude Jaunaren aitzinean; cembatez hobequi guiçasemeen bihotzac!
12 Içurridunac ez du maite erançuten dioena; haren urhatsac ez doaci çuhurren ganat;
13 Bozcariotan den bihotzac arraitzen du beguithartea; arimaco ilhunduran, gogoa erorcen da.
14 Çuhurraren bihotza ikastera hari da; ezjaquinaz hazten da çoroen ahoa.
15 Beharraren egunac, oro gaixtoac dira; gogo descansuac iduri du bethi dirauen barazcari bat.
16 Guti, Jaunaren beldurrarequin, hobe da, ecenetz dirutze handi eta ecin-asezcoac.