18 Guiçon hasarrecorrac phizten ditu kimerac; jasancor denac jabalcen ditu phiztuac direnac.
19 Alferren bideac iduri du elhorrizco hesia, behaztopagailuric ez da prestuen bidean.
20 Aita bozten du seme çuhurrac; guiçon çoroac arbuiatzen du bere ama.
21 Çoroqueria da çoroaren bozcarioa, eta guiçon umoac beguiratuz darama urhatsa.
22 Conseiluric ez den lekuan gogocundeac urmariatzen dira; gogorcen dira, berriz, conseilu-emaile asco den toquian.
23 Bere ahoco errana eder çaio guiçonari; hobea da ordu onean ethorri solasa.
24 Bicitzeco bidexca guiçon arguituaren gaineco aldean da, hura aldara dadiençat ifernuco ondarretaric.