19 Alferren bideac iduri du elhorrizco hesia, behaztopagailuric ez da prestuen bidean.
20 Aita bozten du seme çuhurrac; guiçon çoroac arbuiatzen du bere ama.
21 Çoroqueria da çoroaren bozcarioa, eta guiçon umoac beguiratuz darama urhatsa.
22 Conseiluric ez den lekuan gogocundeac urmariatzen dira; gogorcen dira, berriz, conseilu-emaile asco den toquian.
23 Bere ahoco errana eder çaio guiçonari; hobea da ordu onean ethorri solasa.
24 Bicitzeco bidexca guiçon arguituaren gaineco aldean da, hura aldara dadiençat ifernuco ondarretaric.
25 Jaunac lurrerat eragotzico ditu hampurutsuen etcheac, eta gogortuco ditu alhargunaren mugarriac.