25 Jaunac lurrerat eragotzico ditu hampurutsuen etcheac, eta gogortuco ditu alhargunaren mugarriac.
26 Gogoeta tzarrac hatsgarri çaizco Jaunari; eta guciz eder çaio solas garbia.
27 Jaramanqueriari jarraiquitzen denac nahasten du bere etchea; aldiz, emaitzen içatea higüin duena, bicico da. Urricalmenduaz eta sinhesteaz garbitzen da bekatua; berriz, Jaunaren beldurraren ariaz aldaratzen da guiçona gaizquitic.
28 Prestuaren gogoac ethorduntasunaz du asmu; gaixtaguinaren ahoa tzarqueriaz da gaindi.
29 Jauna urrun dago gaixtaguinetaric, eta ençunen ditu prestuen othoitzac.
30 Beguietaco arguiac goiheretzen du arima; omen onac goritzen ditu heçurrac.
31 Bicitzera daraman cridança ençuten duen beharria, çuhurren artean egonen da.