11 Phisu eta balancez juiatzen du Jaunac, eta haren eguinça guciac dira çakuco harriac iduri.
12 Tzarquerian hari direnac hatsgarri çaizco erregueri, ceren çucentasunac gogorcen baitu tronua.
13 Ezpain çucenac dira erregueen nahiaren araberaco; çucen minço dena içanen da maithatua.
14 Erregueren hasarrea da herioaren mandataria; eta guiçon çuhurrac jabalduco du.
15 Erregueren beguitharteco arraician datza bicia, eta haren barkatiartasuna da berantaroco uria iduri.
16 Içan çaçu çuhurcia, ceren urhea baino hobea baita; umotasuna bil çaçu, cilharra baino baliosago baita.
17 Prestuen bidexca gaizquitic baztercen da; bere arima çaincen duenac iduquitzen du bere bidea.