12 Tzarquerian hari direnac hatsgarri çaizco erregueri, ceren çucentasunac gogorcen baitu tronua.
13 Ezpain çucenac dira erregueen nahiaren araberaco; çucen minço dena içanen da maithatua.
14 Erregueren hasarrea da herioaren mandataria; eta guiçon çuhurrac jabalduco du.
15 Erregueren beguitharteco arraician datza bicia, eta haren barkatiartasuna da berantaroco uria iduri.
16 Içan çaçu çuhurcia, ceren urhea baino hobea baita; umotasuna bil çaçu, cilharra baino baliosago baita.
17 Prestuen bidexca gaizquitic baztercen da; bere arima çaincen duenac iduquitzen du bere bidea.
18 Hampurusqueria xahutzearen aitzin dabila, eta galpenaren aitzinean hancen da gogoa.