15 Erregueren beguitharteco arraician datza bicia, eta haren barkatiartasuna da berantaroco uria iduri.
16 Içan çaçu çuhurcia, ceren urhea baino hobea baita; umotasuna bil çaçu, cilharra baino baliosago baita.
17 Prestuen bidexca gaizquitic baztercen da; bere arima çaincen duenac iduquitzen du bere bidea.
18 Hampurusqueria xahutzearen aitzin dabila, eta galpenaren aitzinean hancen da gogoa.
19 Hobe da aphaldua içatea eme direnequin, ecenetz buluzquin berezten haritzea hampurutsuequin.
20 Sola huntaz arguitua denac aurkituren ditu onac, eta bere iguriquitza Jaunaren baithan daducana, haina dohatsu da.
21 Bihotzez çuhur dena, umoa deithuco dute; eta aho eztia duenac guehiagocoac ardietsico ditu.