5 Oçar dena hatsgarri çaio Jaunari; escua escuarequin tincatua baladuca ere, ez da hobengabe içanen. Bicitze onaren hastapena da çucenari bere bidea ematea; eta onhetsiagoa da Jauna baithan, ecenetz bitimen imolatzea.
6 Urricalpenaz eta cintasunaz berrerosten da bekatua, eta Jaunaren beldurrean guiçona baztercen da gaizquitic.
7 Jaunaren gogaraco içanen direnean guiçonaren bideac, baquera bihurraracico ditu haren etsaiac ere.
8 Hobe da guti çucembidean, ecenetz ontasun hainitz bidegabean.
9 Guiçonaren bihotzac aphaincen du bere bidea; bainan Jaunari çaio haren urhatsen bidatzea.
10 Asmua erregueren ezpainetan da; haren ahoa ez da erabaquian makur goanen.
11 Phisu eta balancez juiatzen du Jaunac, eta haren eguinça guciac dira çakuco harriac iduri.