15 Gaixtaguinaren garbitzailea, eta çucena condenatzen duena, bata eta bercea hatsgarri dira Jauna baithan.
16 Çoroarençat cer du balio aberastasunen içatea, ez deçaqueenean eros çuhurcia? Etche gora eguin duenac, haren urrança bilhatzen du; eta ez ikastera hari dena, asturugaitzetara erorico da.
17 Adisquide denac noiznahiden maite içaten du; eta anaia, hesturaco orduan da eçagun.
18 Guiçon çoroa escu-çaflaca harico da, bere adisquidearen berme sarthu ondoan.
19 Makurbideez gogoa alhatzen duenac maite ditu kimerac; eta bere athea goratzen duena, bere galcearen ondotic dabila.
20 Barne tzarrecoa denac ez du onguia aurkituren; eta bi aldetara minço dena, asturugaitzera erorico da.
21 Bere laidagarri sorthu da çoroa; eta aita bat ere ez da bere haur erguelaz boztuco.