17 Adisquide denac noiznahiden maite içaten du; eta anaia, hesturaco orduan da eçagun.
18 Guiçon çoroa escu-çaflaca harico da, bere adisquidearen berme sarthu ondoan.
19 Makurbideez gogoa alhatzen duenac maite ditu kimerac; eta bere athea goratzen duena, bere galcearen ondotic dabila.
20 Barne tzarrecoa denac ez du onguia aurkituren; eta bi aldetara minço dena, asturugaitzera erorico da.
21 Bere laidagarri sorthu da çoroa; eta aita bat ere ez da bere haur erguelaz boztuco.
22 Arima goihereac adin loredun bat atheratzen du; gogo ilhunac iharcen ditu heçurrac.
23 Gaixtaguinac golkotic emaitzac harcen ditu, çucembidearen makurcea gatic.