2 Sehi çuhurra haur çoroei nausituco çaiote, eta anaien artean çathituco du ondoregoa.
3 Suaz cilharra, suteguian urhea frogatzen diren beçala, hala Jaunac frogatzen ditu bihotzac.
4 Gaixtaguinac eguiten du mihi gaixtoaren nahia, eta malçurrac ezpain gueçurtiena.
5 Guiçon beharra arbuiatzen duenac, haren eguilea du laidatzen; eta berceen galceaz bozten dena, ez da gaztigatua içan gabe egonen.
6 Haurren haurrac dira çaharren koro, eta aitac dira semeen ospe.
7 Solas aphainduac ez dagozquio çoroari, ez-eta gueçurra buruçaguiaren ezpainei.
8 Harri balios bat da, beguira dagoenaren iguriquitza; nora-nahi itzul dadien, umoqui aditzen du.