20 Barne tzarrecoa denac ez du onguia aurkituren; eta bi aldetara minço dena, asturugaitzera erorico da.
21 Bere laidagarri sorthu da çoroa; eta aita bat ere ez da bere haur erguelaz boztuco.
22 Arima goihereac adin loredun bat atheratzen du; gogo ilhunac iharcen ditu heçurrac.
23 Gaixtaguinac golkotic emaitzac harcen ditu, çucembidearen makurcea gatic.
24 Umoaren beguithartean arguitzen du çuhurciac; çoroaren beguiac lurraren berce buruan daude.
25 Çoroa da bere aitaren hasarregarri, eta jaio duen amaren hiragarri.
26 Ez da on prestuari bidegabe ekarcea, ez-eta çucen erabaquitzen duen buruçaguiaren jotzea.