9 Huts-estalçailea, adisquidequeta dabila; salhatariac, bat cirenac berezten ditu.
10 Erançun bat guehiago baliatzen da umoaren baithan, ecenetz ehun ukaldi çoroaren baithan.
11 Bethi aharraqueta dabila gaixtoa; bainan aingueru gogorra igorria içanen da haren contra.
12 Hobe da umeac ebatsi çaizcon harz ama bat buruz buru eguitea, ecenetz bere çoroquerian sinheste harcen duen erguel bat.
13 Norc-ere onguiarençat gaizquia bihurtuco baitu, asturugaitza ez da haren etchetic urrunduco.
14 kimera-abiatzaileac iduri du urari bide ematen dioena, eta gaizquia jasan baino lehen, bazterrerat uzten du çucembidea.
15 Gaixtaguinaren garbitzailea, eta çucena condenatzen duena, bata eta bercea hatsgarri dira Jauna baithan.