14 Guiçonaren gogoac jasaiten du bere erphiltasuna; norc jasanen ahal du ordean izpiritu samur-errexa?
15 Bihotz umoa içanen da jaquitatearen jabe, eta çuhurren beharria ikasi beharrez dabila.
16 Emaitzec çabalcen diote bidea guiçonari, eta leku eguiten diote buruçaguien aitzinean.
17 Prestua lehembicicoa da bere buruari jaçarceco; heldu da haren adisquidea, eta hunec du haztatuco.
18 Çortheac hausten ditu makurrac, eta handien artean ere hura da juie.
19 Anaiaz lagundua den anaiac hiri hazcar bat iduri du, eta hequien erabaquiac dira hirietaco athe-hagac beçala.
20 Guiçonaren ahoco fruitutic betheco da haren sabela, eta haren ezpainetaric sorcen denetic aseco da hura.