4 Guiçonaren ahoticaco hitzac dira ur barna bat iduri; eta çuhurciaren ithurria, gaindica dihoan lats bat beçala.
5 Ez da on gaixtaguinari nor den beguiratzea, erabaquiaren çucentasunetic makurceco.
6 Çoroaren ezpainac escatimetan nahastecatzen dira, eta haren ahoac kimerac ilkiarazten ditu.
7 Çoroaren ahoa da haren lehergarri, eta haren ezpainac haren arimaren galgarri.
8 Bi mihi dituenaren solasec iduri dute lainoac; eta hequiec sarcen dira sabel-ondoraino. Lanac lotsatzen du alferra; bihotzez faun direnac gosez egonen dira.
9 Lanean beratz eta malet dena, barraiariaren anaia da.
10 Dorre guciz hazcarra da Jaunaren icena; prestuac hartara laster eguiten du, eta alchatua içanen da.