1 Bere lainotasunean dabilan beharra hobea da, ecenetz aberats çoro eta bere ezpainac bihurricatzen dituena.
2 Arimaco jaquitateric ez den lekuan, onic ez da; eta oinez çalhu dabilana, behaztopatuco da.
3 Guiçona bere çorotasunac erorrarazten du, eta Jaincoaren contra kaldan dago bihotzez.
4 Aberastasunec ematen dute adisquide asco; aldiz, beharraren ganic urruncen dira aitzinean içan dituenac ere.
5 Lekuco falsua ez da gaztiguric gabe egonen; eta gueçur-errailea ez da itzurico.