10 Goçoqueriac ez dihoazquio çoroari, ez-eta gathibuari buruçaguien gaineco nausitasuna.
11 Guiçonaren arguitasuna haren jasancortasunetic da eçagun; eta haren ospea da bidegabeen gainetic iragaitea.
12 Nola lehoinaren orroa, hala ere da erregue baten hasarrea; eta nola ihinça belharraren gainean, hala ere da haren boztasuna.
13 Seme çoroa, aitaren atsecabea da; eta emazte casailaria, bethi darioen hegaztegui bat.
14 Burhasoec demate etche eta ontasun; Jaunac dema ordean garbiqui emazte umoa.
15 Alferqueriac ekarcen du kuma, eta arima naguia gosez egonen da.
16 Manamendua çaincen duenac, çaincen du bere arima; aldiz, bere bideaz arduraric ez daducana, heriotzera erorico da.