13 Seme çoroa, aitaren atsecabea da; eta emazte casailaria, bethi darioen hegaztegui bat.
14 Burhasoec demate etche eta ontasun; Jaunac dema ordean garbiqui emazte umoa.
15 Alferqueriac ekarcen du kuma, eta arima naguia gosez egonen da.
16 Manamendua çaincen duenac, çaincen du bere arima; aldiz, bere bideaz arduraric ez daducana, heriotzera erorico da.
17 Beharraz urricalcen denac, irabacitara Jaunari maileguz ematen dio, eta Jaunac bihurtuco dio ordaina.
18 Argui çaçu çure semea, ez etsi; bainan hilceraino ez ekar haren bicia.
19 Jauzcor denac, caltea jasanen du; eta bat hartu duqueenean, bia ekarrico ditu.