17 Beharraz urricalcen denac, irabacitara Jaunari maileguz ematen dio, eta Jaunac bihurtuco dio ordaina.
18 Argui çaçu çure semea, ez etsi; bainan hilceraino ez ekar haren bicia.
19 Jauzcor denac, caltea jasanen du; eta bat hartu duqueenean, bia ekarrico ditu.
20 Ençun çaçu errana eta onhets irakasmena, azquenean çuhur içan çadiençat.
21 Guiçonaren bihotzean asco gogoeta badabila; bainan Jaunaren nahiac berean dirau.
22 Guiçon beharra urricalcor da, eta erromesa hobea da guiçon gueçurtia baino.
23 Jaunaren beldurrac bicitzera darama; nasaician egonen da eta asturugaitzic gabe.