3 Guiçona bere çorotasunac erorrarazten du, eta Jaincoaren contra kaldan dago bihotzez.
4 Aberastasunec ematen dute adisquide asco; aldiz, beharraren ganic urruncen dira aitzinean içan dituenac ere.
5 Lekuco falsua ez da gaztiguric gabe egonen; eta gueçur-errailea ez da itzurico.
6 Hainitzec ohore ekarcen diote ahaldunaren jauntasunari, eta emailearen emaitzen adisquide dira.
7 Guiçon beharra higüin dute bere anaiec; eta guehiagoric, adisquideec urruneguiten diote. Elheen ondotic baicic ez dabilanac, ez du deusic içanen;
8 Aldiz, bere gogoaren jabe denac maite du bere arima, eta umotasunaren çainçaileac aurkituren ditu onac.
9 Lekuco falsua ez da gaztigatua içan gabe egonen; eta gueçurrez minço dena, galduco da.