13 Ceinac uzten baitu bide çucena, eta bide ilhunetaric ibilcen baita;
14 Ceina bozten baita gaizquia eguin duqueenean, eta gauçaric tzarrenetan bozcarioz jauzten baita;
15 Ceinaren bideac galduqueriacoac baitira, eta hequien urhatsac tzarqueriacoac;
16 Itzur çaitecençat emaztequi atzeari, eta bere solasac lecatzen dituen arrotzari,
17 Ceinac uzten baitu bere gaztetasuneco bidaria,
18 Eta ahancen Jaincoarequilaco batasuna; ecic haren etchea heriotzearen alderat makurtua da, eta ifernura doaci haren bidexcac.
19 Haren gana sarcen direnac oro, ez dira bihurturen eta ez dituzte harturen bicitzeco bidexcac.