12 Aditzen duen beharria eta ikusten duen beguia, Jaunac eguin ditu bat eta bercea.
13 Ez maitha loa, beharrac ehoa iduc çaitzan beldurrez; idecatzu beguiac, eta oguiz ase çaite.
14 Ez da ona, ez da ona, diote erosle guciec; eta etcheratu direnean, orduan içanen dute espantu.
15 Bada urhe eta harri balios asco; bainan unci cinez baliosa, aho çuhurra da.
16 Arrotzaren berme sarthu denari har dioçoçu soinecoa; eta arrotzen arietan, ken dioçoçu bahia.
17 Guiçonari goço çaio gueçurraren oguia, eta guero legarrez betheco çaio ahoa.
18 Conseiluec gogorcen dituzte gogoetac eta guerlac behar dira umotasunequin erabili.