15 Bada urhe eta harri balios asco; bainan unci cinez baliosa, aho çuhurra da.
16 Arrotzaren berme sarthu denari har dioçoçu soinecoa; eta arrotzen arietan, ken dioçoçu bahia.
17 Guiçonari goço çaio gueçurraren oguia, eta guero legarrez betheco çaio ahoa.
18 Conseiluec gogorcen dituzte gogoetac eta guerlac behar dira umotasunequin erabili.
19 Gauça gordeac salhatzen, jocotriac erabilcen eta ezpainac çabalcen dituenaren balsaco ez becedi sar.
20 Bere ait-amac madaricatzen dituena, hainari ilhumbeen erdian hilen çaio bere arguia.
21 Ondorego bat ceinaren bilcera hastetic nihor lehiaca hari baita, benedicioneric gabe içanen da azquenean.