22 Ez erran: Bihurturen dut gaizquia; iguricaçu Jauna, eta harec atheratuco çaitu.
23 Phisua eta phisua hatsgarri dira Jaunaren beguietan; balança enganatzailea ez da ona.
24 Jaunaz bidatuac dira guiçonaren urhatsac; nor da ordean guiçonetaric bere bidea eçagut deçaqueena?
25 Galpena da guiçonarençat sainduen irestea, eta botuac eguin ondoan, hequien ukatzea.
26 Erregue çuhurrac sunsiarazten ditu gaixtaguinac, eta hequien gainera jautsarazten du bobeda.
27 Jaunaren hatsa guiçonaren baithan argui bat da barneco çoko guciac ikarcen dituena.
28 Urricalmenduac eta eguiac çaincen dute erregue, eta barkatiartasunac gogorcen du haren tronua.