3 Guiçonarençat ohoragarri da escatimetaric bereztea bere burua; bainan çoro guciac laidagarriquerietan sarcen dira.
4 Naguiac hotzaren gatic ez du nahi içan irauli; udan esque ibilico da beraz, eta ez diote emanen.
5 Gogocundea guiçonaren bihotzean ur barna bat beçala; bainan guiçon çuhurra hara goanen çaio harcera.
6 Asco guiçon deitzen dituzte urricalmendutsu; norc atzemanen du ordean guiçon segurqui hala dena?
7 Bere lainotasunean dabilan guiçon prestuac, haurrac bere ondotic utzico ditu çoriondun.
8 Juiatzeco alkian jarria den erregueac, bere bekoquiaz sunsiarazten du gaizquia.
9 Norc erran deçaque: Xahua da ene bihotza; bekatutic garbi naiz?