6 Asco guiçon deitzen dituzte urricalmendutsu; norc atzemanen du ordean guiçon segurqui hala dena?
7 Bere lainotasunean dabilan guiçon prestuac, haurrac bere ondotic utzico ditu çoriondun.
8 Juiatzeco alkian jarria den erregueac, bere bekoquiaz sunsiarazten du gaizquia.
9 Norc erran deçaque: Xahua da ene bihotza; bekatutic garbi naiz?
10 Phisu bi eta neurri bi, Jaunaren aitzinean dira hatsgarri.
11 Haur baten jaiduretaric eçagutzen da, hein haren eguincariac xahuac eta çucenac içanen diren.
12 Aditzen duen beharria eta ikusten duen beguia, Jaunac eguin ditu bat eta bercea.