23 Erosaçu eguia, eta berautzu sal çuhurcia, irakasmena eta adimendua.
24 Bozcarioz jauzten da prestuaren aita; eta ume çuhurrari bicia eman dioena, haren baithan da boztuco.
25 Boz beitez çure aita eta çure ama, eta bozcarioz jauz bedi jaio çaituen emaztea.
26 Ene haurra, indaçu çure bihotza, eta çure beguiec çaint betzazte ene bideac.
27 Alabainan lilitchoa, cilho barna bat da; eta emazte atzea putzu hersi bat.
28 Ohoina beçala celatan dago bidean, eta erne ez direla ikusten dituenac hilen ditu.
29 Norençat çorigaitz? noren aitarençat çorigaitz? norençat aharrac? norençat leceac? norençat ariagabeco sarrasquiac? norençat beguietaco itsudura?