28 Ohoina beçala celatan dago bidean, eta erne ez direla ikusten dituenac hilen ditu.
29 Norençat çorigaitz? noren aitarençat çorigaitz? norençat aharrac? norençat leceac? norençat ariagabeco sarrasquiac? norençat beguietaco itsudura?
30 Ez othe arnoan daudenençat eta baso husten laket dutenençat?
31 Ez arnoari beguira horitzen denean, basoan haren itchurac arguitzen duenean: goçoqui sarcen da,
32 Bainan azquenecotz asiquico çaitu sugueac beçala; eta basilicac beçala sarthuco darotzu phoçoadura.
33 Çure beguiec ikusico dituzte emazte atzeac, eta çure bihotzac tzarqueriac erranen ditu;
34 Eta içanen çare itsasoaren erdian lo dagoena beçala, eta lema galdu duen lemaçain lohakartuaren idurico;