12 Erran bacineça: Indarrec ez naute laguncen, bihotzen ikarleac berac eçagut leçaque; deusec ez du enganatzen çure arimaren beguiralea, eta guiçonari bere eguincen arabera dio bihurturen.
13 Ene semea, jan çaçu eztia ona delacotz, eta bresca, çure ahoari guciz goço çaioelacotz.
14 Hala-hala çuhurciaren irakasmena içanen çaio çure arimari; aurkitu duqueçunean hura, phesquiça içanen duçu çure azquen orenean, eta çure phesquiça ez da galduco.
15 Ez heda celataric, gaizquia ez bilha prestuaren etchean, eta ez asalda haren phausua;
16 Ecen çazpitan erorico da prestua, eta jaiquico da; gaixtaguinac ordean tzarquerian ithoco dira.
17 Bozcarioric ez har çure etsaia erori ditaqueenean, eta ez jauz xahutu delacotz;
18 Beldurrez-eta Jaunac ikus deçan, gaitzi daquioen, eta haren gainetic ken deçan bere hasarrea.