16 Ecen çazpitan erorico da prestua, eta jaiquico da; gaixtaguinac ordean tzarquerian ithoco dira.
17 Bozcarioric ez har çure etsaia erori ditaqueenean, eta ez jauz xahutu delacotz;
18 Beldurrez-eta Jaunac ikus deçan, gaitzi daquioen, eta haren gainetic ken deçan bere hasarrea.
19 Ez hari cein-guehiagoca gaixtaguinequin, eta ez ekar bekaizgoric guiçatzarrei;
20 Ecen gaixtoec ez dute guerocoaren phesquiçaric, eta gaixtaguinen arguia hilen da.
21 Ene semea, Jaunaren eta erregueren beldur içan çaiteci, eta ez beçaite nahas gaizqui-erraileequin;
22 Ceren batbatean alchatuco baita hequien galpena; eta norc eçagutzen du nolacoa içanen den bataren eta bercearen xahupena?