23 Hauquiec ere çuhurrençat: Juiamendutan ez da on beguiratzea nor nor den.
24 Gaixtaguinari erraten diotenac: Prestua çare, populuec hainac madaricatuco eta leinuec hastiatuco dituzte.
25 Hura açurriatuco dutenac içanen dira laudatuac, eta benedicionea ethorrico çaroete gainera.
26 Solas çucenac ihardesten dituenac, musu ematen du ezpainetan.
27 Çure lana aphain çaçu campoan, eta artharequin lant çaçu çure lurra, guero alcha deçaçun çure etchea.
28 Çure lagunaren contra ez becedi athera gueçurrezco lekuco, eta ez balaca nihor çure ezpainez.
29 Ez erran: Nola eguin baitarot, hala eguinen diot nic ere; ceini bere lanaren arabera bihurtuco diot.