25 Hura açurriatuco dutenac içanen dira laudatuac, eta benedicionea ethorrico çaroete gainera.
26 Solas çucenac ihardesten dituenac, musu ematen du ezpainetan.
27 Çure lana aphain çaçu campoan, eta artharequin lant çaçu çure lurra, guero alcha deçaçun çure etchea.
28 Çure lagunaren contra ez becedi athera gueçurrezco lekuco, eta ez balaca nihor çure ezpainez.
29 Ez erran: Nola eguin baitarot, hala eguinen diot nic ere; ceini bere lanaren arabera bihurtuco diot.
30 Alferraren landatic eta çoroaren mahastitic iragan naiz;
31 Eta hara non hausinec bethe çutela gucia, eta lapharrec estali çutela haren gaina, eta lurrean cela inguruco harrasia.