28 Çure lagunaren contra ez becedi athera gueçurrezco lekuco, eta ez balaca nihor çure ezpainez.
29 Ez erran: Nola eguin baitarot, hala eguinen diot nic ere; ceini bere lanaren arabera bihurtuco diot.
30 Alferraren landatic eta çoroaren mahastitic iragan naiz;
31 Eta hara non hausinec bethe çutela gucia, eta lapharrec estali çutela haren gaina, eta lurrean cela inguruco harrasia.
32 Hori ikusi dudanean, alchatu dut bihotzean, eta ikuscari hortaz arguitu naiz.
33 Erran dut: Aphur bat lo eguinen duc, aphur bat culuscan egonen haiz, aphur bat bilduco dituc escuac lo eguiteco;
34 Eta lastercari bat iduri, ethorrico çaic erromeseria, eta escaletasuna, guiçon harmatu bat iduri.