4 Jaquitateac betheco ditu selharuac gauça baliosenez eta ederrenez.
5 Guiçon çuhurra hazcar da; eta guiçon jaquinsuna indardun eta bizcor da;
6 Ceren neurriac hartuz eguiten baita guerla, eta salbamendua conseilu hainitz den toquian baita.
7 Çoroarençat gora dago çuhurcia; athean ez du ahoa idequico.
8 Gaizquiaren eguitea gogoan erabilcen duena deitzen da çoroa.
9 Çoroaren gogoeta bekatu bat da, eta gaizqui-minçatzailea hatsgarri çaiote guiçonei.
10 Hesturaco egunean, ahituric etsitzen baduçu, gutituco da çure indarra.