7 Çoroarençat gora dago çuhurcia; athean ez du ahoa idequico.
8 Gaizquiaren eguitea gogoan erabilcen duena deitzen da çoroa.
9 Çoroaren gogoeta bekatu bat da, eta gaizqui-minçatzailea hatsgarri çaiote guiçonei.
10 Hesturaco egunean, ahituric etsitzen baduçu, gutituco da çure indarra.
11 Itzurraraçatzu hilcera daramatzatenac, eta heriotzera eramaten dituztenen atheratzetic ez bara.
12 Erran bacineça: Indarrec ez naute laguncen, bihotzen ikarleac berac eçagut leçaque; deusec ez du enganatzen çure arimaren beguiralea, eta guiçonari bere eguincen arabera dio bihurturen.
13 Ene semea, jan çaçu eztia ona delacotz, eta bresca, çure ahoari guciz goço çaioelacotz.