1 Salomonenac dira parabola hauquiec ere, Judaco erregue Ecequiasen guiçonec alchatuac.
2 Jaincoaren ospea da bere hitzaren gordetzea, eta erregueen ospea da haren bilhatzea.
3 Cerua gainean, lurra beherean, eta erregueen bihotza, ecin-barrenduzcoac dira.
4 Cilharrari ken çoçu herdoila, eta atheratuco da unci bat guciz garbia.
5 Gaixtaqueria ken çaçu erregueren beguithartetic, eta çucentasunaz gogortuco da haren tronua.
6 Hantua ez aguer erregueren aitzinera, eta ez jar handien jarlekuan;