14 Guiçon espantutsuac eta bere aguinçac bethetzen ez dituenac, iduri du hedoi eta haice uriric ondotic ez dutenac.
15 Pairuac ematuco du buruçaguia, eta mihi goçoac hautsico du gogortasuna.
16 Atzeman baduçu eztia, jan çaçu çure doia, beldurrez-eta aseric goiti eguin deçaçun.
17 Aldara çaçu oina çure lagunaren etchetic, beldurrez-eta egun batez aseric higüincetan har çaitzan.
18 Sastacai, ezpata eta gueci çorrotz bat da, bere lagunaren contra gueçurrezco lekucotasuna ekarcen duen guiçona.
19 Horz ustelaren eta oin nekatuaren gainean bermatzen da, fidel ez denaren gainean bere phesquiça ematen duena hesturaco egunean;
20 Eta hotz deneco uzten du capa. Bihotz tzarrari canticac cantatzea, minagrea gatzuan eçarcea da. Nola cerrenac oihala eta biphiac çura, hala goibeldurac jaten dio guiçonari bihotza.