18 Sastacai, ezpata eta gueci çorrotz bat da, bere lagunaren contra gueçurrezco lekucotasuna ekarcen duen guiçona.
19 Horz ustelaren eta oin nekatuaren gainean bermatzen da, fidel ez denaren gainean bere phesquiça ematen duena hesturaco egunean;
20 Eta hotz deneco uzten du capa. Bihotz tzarrari canticac cantatzea, minagrea gatzuan eçarcea da. Nola cerrenac oihala eta biphiac çura, hala goibeldurac jaten dio guiçonari bihotza.
21 Çure etsaia gose bada, ase çaçu; egarriz badago, emoçu ura edatera;
22 Ecen ikatz biciac bilduco ditutzu haren buruaren gainera, eta Jaunac bihurtuco darotzu.
23 Ipharrac haiçatzen ditu uriac, eta beguitharte ilhunac mihi gaizqui-minçatzailea.
24 Etche gaineco selharu-çokoan egotea hobe da, ecenetz etche-barnean emazte mococariarequin batean.