2 Jaincoaren ospea da bere hitzaren gordetzea, eta erregueen ospea da haren bilhatzea.
3 Cerua gainean, lurra beherean, eta erregueen bihotza, ecin-barrenduzcoac dira.
4 Cilharrari ken çoçu herdoila, eta atheratuco da unci bat guciz garbia.
5 Gaixtaqueria ken çaçu erregueren beguithartetic, eta çucentasunaz gogortuco da haren tronua.
6 Hantua ez aguer erregueren aitzinera, eta ez jar handien jarlekuan;
7 Hobe da ecic erran deçaçuten: Igan çaite hunat, ecenetz-eta aphaldua içan çaitecen erregueren aitzinean.
8 Escatima batean ez berehala aguer çure beguiec ikusi dutena, beldurrez-eta guero ecin medea deçaçun çure adisquideari eman dioçun laidoa.