21 Çure etsaia gose bada, ase çaçu; egarriz badago, emoçu ura edatera;
22 Ecen ikatz biciac bilduco ditutzu haren buruaren gainera, eta Jaunac bihurtuco darotzu.
23 Ipharrac haiçatzen ditu uriac, eta beguitharte ilhunac mihi gaizqui-minçatzailea.
24 Etche gaineco selharu-çokoan egotea hobe da, ecenetz etche-barnean emazte mococariarequin batean.
25 Urrungo lekutic berri ona, ur hotza egarri denarençat beçala da.
26 Gaixtaguinaren aitzinean erorcen den prestuac, iduri du ithurri çangoz nahasia, edo xirripa usteldua.
27 Nola eztia ez baita on hainitz jaten duenarençat, hala maiestatearen ikarle dena, lehertua içanen da haren ospeaz.