5 Gaixtaqueria ken çaçu erregueren beguithartetic, eta çucentasunaz gogortuco da haren tronua.
6 Hantua ez aguer erregueren aitzinera, eta ez jar handien jarlekuan;
7 Hobe da ecic erran deçaçuten: Igan çaite hunat, ecenetz-eta aphaldua içan çaitecen erregueren aitzinean.
8 Escatima batean ez berehala aguer çure beguiec ikusi dutena, beldurrez-eta guero ecin medea deçaçun çure adisquideari eman dioçun laidoa.
9 Çure eguitecoaz iharduc çaçu çure adisquidearequin, eta çure barneco gauça ez aguer arrotzari,
10 Beldurrez-eta iroi eguin deçaçun, aditu duqueenean, eta guero erançutetic ez dadien bara. Esquerra eta adisquidetasuna salbagarri dira; beguira çatzu çurequin, etzadiençat erdeinagarri bilhaca.
11 Bere mugan erraten den solasa da urrezco sagarrac cilharrezco ohean beçala.