9 Çure eguitecoaz iharduc çaçu çure adisquidearequin, eta çure barneco gauça ez aguer arrotzari,
10 Beldurrez-eta iroi eguin deçaçun, aditu duqueenean, eta guero erançutetic ez dadien bara. Esquerra eta adisquidetasuna salbagarri dira; beguira çatzu çurequin, etzadiençat erdeinagarri bilhaca.
11 Bere mugan erraten den solasa da urrezco sagarrac cilharrezco ohean beçala.
12 Çuhurrari eta beharri ethordunari eguiten den cridançac, iduri du urrezco beharrietacoa, eta arguitzen duen perla.
13 Nola uztaroan elhurraren hozcura, hala da bidalquin fidela bidali duenarençat; phausu ematen dio haren arimari.
14 Guiçon espantutsuac eta bere aguinçac bethetzen ez dituenac, iduri du hedoi eta haice uriric ondotic ez dutenac.
15 Pairuac ematuco du buruçaguia, eta mihi goçoac hautsico du gogortasuna.