1 Nola udari elhurra eta neguari uritea, hala dihoa ospea çoroari.
2 Nola bercetara hegaldatzen den xoria eta norapait goaten den etchexoria, hala cein beraren gainera jausten da, ariaric gabe arthiqui madaricionea.
3 Açotea çaldiari, muthurrecoa astoari, eta çaharoa çoroen bizcarrari.
4 Çoroari ez ihardets haren çorotasunaren arabera, haren idurico bilhaca çaitecen beldurrez.
5 Çoroari bere çoroqueriaren arabera ihardetsoçu, uste içan ez deçan çuhurra dela.
6 Çangoetaric maingutzen da, eta gaitza hurrupatzen du, bere berriac mandatari çoroarequin igorcen dituenac.