11 Hala eguiten du bere çoroqueria berritzen duen erguelac, nola bere goiti-eguinera itzulcen den çakurrac.
12 Ikusi duçu bere burua çuhur daducan guiçona? haren ganic baino guehiago iguriquitzeco da çoroaren ganic.
13 Naguiac erraten du: Lehoina bidean da, eta lehoin urrixac bazterrac daduzca.
14 Nola athe bat bere erroaren gainean bihurcen baita, hala naguia itzulcen da bere ohean.
15 Naguiac galçarpean gordetzen du escua, eta lan çaio ahora goititzen badu.
16 Naguiac bere burua çuhurrago uste du, solas çuhurrac iharduquitzen dituzten çazpi guiçon baino.
17 Iragaitean berotzen eta berceen aharra uquitzen ez den batean nahastatzen denac, iduri du çakurra beharrietaric hartuco duena.