15 Naguiac galçarpean gordetzen du escua, eta lan çaio ahora goititzen badu.
16 Naguiac bere burua çuhurrago uste du, solas çuhurrac iharduquitzen dituzten çazpi guiçon baino.
17 Iragaitean berotzen eta berceen aharra uquitzen ez den batean nahastatzen denac, iduri du çakurra beharrietaric hartuco duena.
18 Nola hobendun baita gueciac eta sastacaiac hil nahiz arthiquitzen dituena,
19 Orobat da guiçona malçurqui bere adisquideari calte eguiten daroena; eta atzemana ditaqueenean, erraten duena: Dostatzean eguin dut.
20 Egurrac escas eguin duqueenean, hilen da sua; salhataria ken eta gueldituco dira escatimac.
21 Ikatz hila biciari beçala, eta egurra suari, orobat da guiçon jauzcorra aharra bizteco.