20 Egurrac escas eguin duqueenean, hilen da sua; salhataria ken eta gueldituco dira escatimac.
21 Ikatz hila biciari beçala, eta egurra suari, orobat da guiçon jauzcorra aharra bizteco.
22 Salhatariaren solasec lainoac iduri dute, eta hequiec sarcen dira barneco mineraino.
23 Cilhar cephatsuarequin aphaindu nahi bacindu beçala lurrezco unci bat, orobat dira ezpain hampurutsuac bihotz galdu bati iritchiquiac.
24 Bere ezpainetaric eçagutzen da etsaia, cimarkuac derabilzcanean bihotzean.
25 Bere minçoa ezti athera baleça ere, ez biaçaçu sinhets, ceren baitira çazpi malçurqueria haren bihotzean.
26 Itchura ederraren azpian gordetzen duenac herra, bilkuan ikusico du aguercen bere malçurqueria.