21 Ikatz hila biciari beçala, eta egurra suari, orobat da guiçon jauzcorra aharra bizteco.
22 Salhatariaren solasec lainoac iduri dute, eta hequiec sarcen dira barneco mineraino.
23 Cilhar cephatsuarequin aphaindu nahi bacindu beçala lurrezco unci bat, orobat dira ezpain hampurutsuac bihotz galdu bati iritchiquiac.
24 Bere ezpainetaric eçagutzen da etsaia, cimarkuac derabilzcanean bihotzean.
25 Bere minçoa ezti athera baleça ere, ez biaçaçu sinhets, ceren baitira çazpi malçurqueria haren bihotzean.
26 Itchura ederraren azpian gordetzen duenac herra, bilkuan ikusico du aguercen bere malçurqueria.
27 Cilhoaren eguilea, hartara erorcen da; eta harria bihurtuco da ambilcen duenaren gainera.