7 Nola mainguac alferretan baititu çangar ederrac, hala çoroen ahoan egoqui ez dira parabolac.
8 Çoroari ohore ekarcen dioenac, hala eguiten du nola Mercurioren metara harri bat ekarcen duenac.
9 Nola bailiçate elhorri bat sorcen balitz hordiaren escuan, hala liçate parabola çoroen ahoan.
10 Erabaquiac trencatzen ditu hauciac, eta çoroa ixilarazten duenac, hasarredurac jabalarazten ditu.
11 Hala eguiten du bere çoroqueria berritzen duen erguelac, nola bere goiti-eguinera itzulcen den çakurrac.
12 Ikusi duçu bere burua çuhur daducan guiçona? haren ganic baino guehiago iguriquitzeco da çoroaren ganic.
13 Naguiac erraten du: Lehoina bidean da, eta lehoin urrixac bazterrac daduzca.